Leartibai Fundazioak Bulgariako Varna hiria bisitatu du
Bertan, tokiko landa eremuetako energia berriztagarrien garapenarekin lotutako praktika onak ezagutu dituzte.

Leartibai Fundazioa, inguruko beste eragile batzuekin batera eta Sinergy proiektuaren baitan, Bulgariako Varna hiria bisitatu du. Hain zuzen ere, Sinergy proiektuko kide diren EVE-Euskal Energiaren Erakundeko Jose Ramon López eta Iñigo Sagasti egon ziren, eta Berriatuko alkatea eta Leartibai Fundazioko lehendaria den Joseba Goienola, Eze Barrizar enpresako Antxon Aranbarri eta Lea Ibarra Mankomunitateko Unai Mendiguren: “Beraien esperientziak partekatzeko eta berrietatik ikasteko prest”.
Bidaia antolatutako workshopean orain arte proiektuan ezagutu dituzten 20 praktika on aztertu dituzte, “gure eskualdean inplantatzeko dauden aukerak baloratzeko”. Gainera, egitasmoan parte hartu duten bost eskualdeetan egin dituzten “diagnostikoak aztertu eta ondorioak ateratzeko tartea” ere hartu zuten. Sirenergy proiektuarentzat gakoak dira “herritarren partehartzea energia ekoizpenean eta gizartearen onarpena eta herritarren partehartzea energia berriztagarriei lotutako landa eremuetako proiektuen definizio eta garapenean”.
2023ko martxoan ekin zioten egitasmoaren erdira iritsi direla diote, eta “hemendik aurrera diagnostikoetan ikusitakoarekin eta praktika onetan ikasitakoak bakoitzak bere landa-eremuetara egokitu eta politikak hobetzeko egin daitezkeen ekintzak identifikatu eta martxan jarri behar dira”.