Umeen Egunagaz eman diete hasiera San Pedro jaiei Berriatuan
Gaur [ekainak 27] ari dira ospatzen herriko txikienen eguna.

Berriatuan San Pedro jaiak zerbait badira herrikoiak dira, herritik eta herriarentzat sortuak. Ohiko egitarauari eutsi ohi izan diete beti, urte bakoitzean berritasunen bat edo beste sartzen badute ere. Normalean Umeen Egunagaz ematen diete hasiera sanpedroiei. Hain zuzen ere, gaur [ekainak 27] ari dira ospatzen herriko plazan. Eguraldi eguzkitsua lagun, asko izan dira puzgarrietan aritu diren txikiak. Nagusiagoak, berriz, Leatibaik jarritako zirkuituan murgildu dira.
Aurtengo berrikuntzetako bat, ostera, gaur bertan helduko da, Maru eta Lami erraldoien ipuinaren aurkezpenagaz: “Herriko erraldoiak dira, eta euren inguruko liburuxka bat egin dute Erraldoien Konpartsako kideek. Erraldoien inguruko historia jasotzen du”.














































