Herritarren Eguna, amorotoarren jaietako egun handia
Gaur [uztailak 4] frontoian elkartu dira herritarrak, lehenengo kuadrilla bakoitzak paella prestatzeko, jarraian denek batera bazkaltzeko.

Frontoiak Euskal Herriko herri txikietako elkargune nagusietako bat izaten dira, batez ere eguraldiak laguntzen ez duenean. Amoroton ere horrela, horrek erakusten du pilotarako bakarrik ez, bestelako kiroletarako tokia ere badela pilotalekua. Jaietan ere erabilera anitzeko tokia da. Gaur [uztailak 5] euriari aurre egiteko baino, eguzkitik alde egiteko elkartu dira amorotoarrak.
Izan ere, Amorotoko San Martin jaietako egun handia ospatzen ari dira gaurkoan herritarrak. Egunik lokalena esan daiteke: Herritarren Eguna. Duela ordu gutxi batzuk, goizaldean, inguruko herrietako bizilagunek betetzen zutena kontzertuak ikusteko, goizean goitik behera aldatu du bere itxura. Eszenatokia alde batera utzi eta mahai ilara luzeak jarri dituzte. Oraindik eguerdirako garbiketa lanetan zenbiltzaten herriko kaleetan, gaua oso luzea izan denaren seinale.
Izan ere, atzoko [uztailak 4] jendetzatik urrun, baina 250 lagun inguru elkartu dira bazkari herrikoian. Aurten hamar kuadrillek parte hartu dute paella txapelketan. Hala ere, arratsalde eta batez ere gauerako inguruko herrietako lagunen bisita espero dute Amorotoko San Martin jaiek askotarako ematen baitute.
Gaur, zapatua
-
-
20:00. Elektrotxorongo, plazan.
-
23:00. Kaparrak.
-
Ondoren. Hazas & Jagoba.
-
Amaitzeko. DJ MaikiƱo, plazan.
-
Autobusak. Lekeitiotik Amorotora 21:00etan eta 22:30ean; Amorototik Lekeitiora, 04:00etan eta 06:30ean.
-
Bihar, domeka
-
-
17:00. Mus txapelketa, frontoian. Izen ematea: 20 euro bikoteko.
-
17:30. Briska txapelketa, frontoian. Izen ematea: 15 euro bikoteko.
-




























