Idoia Nogales eta Ismail Chkhichekh nagusitu dira Markina-Xemeingo Krosean
Zapatu [uztailak 5] arratsaldean lehiatu zuten eta 7,5 kilometroko ibilbidea: 105 korrikalarik amaitu zuten.
Idoia Nogales Alberdi eta Ismail Chkhichekh nagusitu dira Markina-Xemeingo Aringa-Aringa taldek antolatutako Karmen jaietako krosean. Zapatu [uztailak 5] arratsaldean lehiatu zuten eta 106 korrikalarik eman zuten izena, bakarrak ez zuen lasterketa amaitu. 28 emakume egon ziren irteeran.
7,5 kilometroko ibilbidea osatzen neskarik azkarrena Nogales debarra izan zen 29:52ko denboragaz, bigarrena Carmen Martin Valderrama izan zen 38 segundora eta hirugarren Ana Eiris del Rio minutu bat eta bederatzi segundora. Gizonezkoetan, ordea, Chkhichekh bilbotarrak 24:08ko marka ezarri zuen, bigarren 44 segundora Youness Assehli heldu zen eta hirugarren Ruben Torres Centeno 48 segundora.
Ohiko sari banaketaz gain, antolatzaileek Bermeosolok emandako produktuak banatu zituzten, eta Opelaren eskutik zazpi gosari-bono zozketatu zituzten. Hain zuzen ere, eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaile eta laguntzaile guztiei.