Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

TindEHEr, euskal gazteak saretzeko tresna berria

Gazte Euskaltzaleon Sareak eta Euskal Herrian Euskarazek aurkeztu dute eta helburu dute lurralde desberdinen arteko harremanak sustatzea.

TindEHEr aurkezpena AurkezpenaEuskal Herrian Euskaraz
Mikel Reina Barros
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/07/07

Izenak bestelako pentsatzera eramaten badu ere, ThindEHEr proiektuak bestelako helburuak ditu. Gazte Euskaltzaleon Sareak eta Euskal Herrian Euskarazek garatutako tresna da eta helburu dute “euskararen hizkuntza kontzientzia handitzea, pedagogia politiko euskaltzalea egitea, eta eremu soziolinguistiko desberdinetako gazte militante antolatu euskaldunen arteko harremanak sustatzea”.

Izan ere, “beharrezkotzat” jo dute gaur egungo testuinguruan aurrerapauso bat ematea. Sortzaileek uste dute Euskal Herrian oro har, eta gazteriarengan espezifikoki, azken urtetan “euskararen egoeraren ustezko normalizazio baten ilusioa” zabaldu dela, besteak beste, “hizkuntza eta nazio auzien inguruan despolitizazio-joera nabarmen bat gertatu den aldi berean”. Alde horretatik, Euskal Herriko eskualdeen arteko harremanak eta loturak, bereziki Iparraldearen eta Hegoaldearen artekoak, “aurretik ere urriak baziren”, are eta gehiago lausotzen ari dela uste dute.

Horregatik, gaztetxe, gazte asanblada, gazte mugimendu eta bestelako gazte talde eraldatzaileen artean harreman informalak sortzen laguntzeko proiektu sortu dute. Eragile desberdinen arteko senidetzak sortu nahi dituzte, denboragaz “harreman iraunkor baten” bilakatuko direnak. Hain zuzen ere, dinamika informalak eratu nahi dituzte, eta gero horiek herrietara ireki.

Horretarako, irizpide desberdinak ezarri dituzte: Iparralde eta Hegoaldeko herrien arteko loturak sortzea eta euskararen arnasgune (herririk euskaldunenak) eta ez oso euskadunen artekoak. Hau da, gehienbat “tipologia ezberdina” daukaten herriak jarriko dituzte elkar harremanetan. Horrez gain, adierazi dute egoera politikoaren jakitun izanik, kontutan hartuko dituztela eragileen baitan dauden “joera politiko desberdinen arteko osaketa, aldebiko harreman erosorako baldintzak sortzeko”.

Helburu zehatzagoak ere badituztelako. Batetik, eremu soziolinguistiko desberdinetako gazte euskaldunen arteko harremanak sustatzea,” informaltasunetik, aisialdia eta lanketa euskaltzalea uztartuko dituen egunak” antolatuz. Bestetik, elkarrekiko ezagutza horretatik, euskararen hizkuntza-kontzientzia handitzea, baita pedagogia politiko euskaltzalea egitea eta euskal kultura sustatzea.

Horretarako, Euskal Herrian Euskarazen webguneko formularioa betetzea besterik ez dago eta bakoitzaren ‘matxa’ ikusi, bi herrietako batean euskara ardatz izango duen egun osoko egitaraua antolatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.