Mutriku Masters Series lehen aldiz puntuagarria izango da Jai Alai Ligarentzako
Eneritz Lizardi mutrikuarra etxean itzuliko da kantxetara urte eta erdi belauneko bi ebakuntzagatik kanpoan egon eta gero. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Udako zesta-puntako jaialdietako asko jaiekin lotuta zeunden, horietako bat Mutrikukoa izaten zen. Aurten arte, aurten Mutriku Masters Series Jai Alai ligarako txapelketa puntuagarria izango da lehen aldiz. Finalaurrekoak uztailaren 11n eta 18an jokatuko dituzte eta finala hilaren 25ean, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Partida guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerak dagoeneko salgai daude.
Eneritz Lizardik Jai Alai Ligarako bere lehen puntuak lortu ahal ditu, esate baterako. Mutrikuarrak belaunean min hartu zuen 2024ko martxoan eta bi ebakuntzaren ostean herriko Miruaitz frontoian itzuliko da kantxetara. Mutrikuarrak onartu du “luzea eta gogorra” izan dela errekuperazio prozesua. Hala ere, era berean, nabarmendu du ez dagoela etxean itzultzeko baino toki hobeagorik, “ilusioz eta gogoz beterik” dagoela esan du. Apur bat lehenago itzultzeko aukerak izan baditu ere, itzulera lasai hartu nahi izan du: “Belauna ondo eukin arren, batez ere konfiantza buruz hartu nahi nuen. Azkenean kantxan lesionatu nintzen eta beste segurtasun baten bila joan naiz. Hau izan da momenturik onena, non eta etxean”.
Zirkulu bat itxiko du Lizardik, izan ere, Maite Ortiz de Mendibil orain Danok Bat zesta eskolako bere bikotearekin hartu zuen min eta gasteiztarrarekin jokatuko du Mutrikuko Masters Series: “Pozik nago, gainera oso ondo elkar ulertzen dugu eta pilotalekuaren berezitasunak ere ondo kontrolatuta ditugu”. Oro har, txapelketa “berdindua” ikusi du, “denok badakigu zelan jokatzen dugun eta Iparraldeko aurpegi berriak ere etorriko dira”. Txapelketa puntuagarria izateak ere “bestelako balio bat” emango dio: “Emakumezkoen zesta-puntaren hazkundea kanpotik bizitzea tokatu zait orain arte, baina oso pozik nago orain ere pixkanaka nire aukerak izango ditudalako”.
Pilotaleku berezia
Guztira bost mutrikuar ariko dira etxeko lehiaketan: Lizardi, Oaia Otaño, Mikel Mantzisidor, Eñaut Urreisti eta Ekaitz Mendizabal ‘Goixerri’. Mantzisidorrek ere onartu du Jai Alai Ligarako txapelketa puntuagarria izateak bestelako garrantzi bat ematen diola: “Mutrikuorrantzako egutegian gorriz markatuta daukagun datak dira, ilusio berezia egiten du herritarren aurrean jokatzeak”. Atzelariak Alex Goitiagaz osatuko du bikote, markina-xemeindarra Uni frontoiko Grand Slamean sartu da. Mutrikuarrak aurrelariaren “bizitasuna” nabarmendu du eta puntista asko Miruiatzen neurrietara ondo egokitzen direla.
Jon Bullet Zabalak, adibidez, etxeko beste batekin jokatuko du: Eñaut Urreisti. Pilotalekua “bizia eta txikia” dela adierazi du, eta eskumatiek bereziki “min berezia” egin dezaketala. Atzelari markina-xemeindarrak aitortu du aspaldian minik gabe ari dela jokatzen lesionatu zenetik: “Ezin erritmoa hartuta aritu naiz, baina azken hilabeteetan gorputzak errespetatu egin nau eta egia esan gozatzen nago, aspaldiko nire mailarik onena ematen”.
Xabi Barandikak ere minak alde batera utzi ditu eta uda sasoirako prest agertu da. Goixeko eta Julen Del Rioren aurka zabalduko dute txapelketa. Mutrikuko frontoian Del Rio iazko finalistak bezalako eskumatiek egin dezaketen mina gogoratu du: “Markina-Xemeinen kanpoan geratu ostean, gogo bereziak ditut jokatzeko. Gainera, frontoi bizia da eta jokatzeko oso dibertigarria, asko gozatzen dut bertan”.
Partidak:
Uztailak 11, 20:00tan
- ELAIA-ROMANE vs IHART-OAIA
- BARANDIKA-IBARLUZEA vs GOIXERRI-DEL RIO
Uztailak 18, 20:00tan
- MAITE-ENERITZ vs O.SOROZABAL-MAIA
- URREISTI-ZABALA vs GOITIA-MANCI
Uztailak 25, 20:00tan
- FINALAK