29 parte hartzaile elkartu dira margo lehiaketan
Zapatuan [uztailak 19] egin zuten Ispasterko pintura lehiaketa, goizean egin zituzten obrak eta arratsaldean sari banaketa.

Ispasterko margo lehiaketa ostera ere erabat arrakastatsua izan da. Guztira 29 parte hartzaile izan zituen, hiru kategorietan banatuta. Nagusien mailan, adibidez, 21 partaidek eman zuten izena, iaz baino bost gehiagok. Gazteetan bakarrik bi izan baziren ere, umeetan sei izan ziren haien margolana egin zutenak.
Guztira diru sarietan bakarrik, 2.000 euro baino gehiago banatu zituzten. Horrez gain, aurten berritasun modura, Brotxa librea saria, Albert Oehlenen 500 euroko sari berezia Eguen Arregik irabazi zuen.
Hurrengokoak dira mailak eta irabazleak:
- Nagusiak:
1. Saria: Ricardo Azkargorta
2. Saria: Jose Reyes Ramon
3. Saria: Oliver Jurado. - Gazteak:
1. Saria Paula Arruza
2. Saria: Aiora Arruza. - Umeak:
1. Saria: Lur Garai
2. Saria: Luzar Zumarraga
3. Saria: Ñire Telleria
Ispasterko Udaletik adierazi dute orain lan guztiak haiek gordeko dituztela, baina abuztuan erakusketa egingo dutela lanekin Iñigo Egiluz aretoan. Era berean, gogoratu dute nahi dutenek obrak erosteko aukera izango dutela.