Iruzubietak bihar emango die hasiera Edurtzako Amaren jaiei

Bihar (abuztuak 2), emango diete hasiera Iruzubietako Edurtzako Amaren ohiko jaiei, eta egun osoko egitarau oparoak jarriko ditu auzotarrak eta bisitariak martxan. 12:00etan jaurtiko dute txupinazoa, eta horrekin, ofizialki piztuko da jaietako sua. Aurtengo egitaraua abuztuaren 5era arte luzatuko da, egun bakoitzerako jarduera anitzekin.
Lehen eguna goxo hasiko da 13:30ean txikiteo herrikoiarekin, eta ostean, bertso bazkaria izango da giroa are gehiago berotzeko. Bazkarian, Josune Aramendi eta Xabat Galletebeitia bertsolariak arituko dira, eta menua —entsalada eta oilaskoa— bertso artean gozatzeko aukera izango dute mahaira hurbiltzen direnek.
Egunean zehar, azken orduko aldaketa batek berrikuntzak ere ekarri ditu: 18:00etan, Dantzatzeko Prest taldearen umeentzako dantza ikuskizuna izango da, eta 19:00etan, erraldoiak eta dultzaineroak irtengo dira auzoa girotzeko.
Gaua ere ez da makala izango: 21:00etan, Intxausti eta Larrañaga izango dira erromeriaren arduradun, eta 22:00etan, Hiru-txirlo bolo jokoaren txapelketa jokatuko da. Parte hartzaileek 65 euroko saria izango dute jokoan.
Jaiak hasi besterik ez dira egingo bihar, eta martitzenerarte (abuztuak 5) ekitaldi ugari egongo dira Iruzubietan.