Ondarroako Udalak langile baten aurkako erasoa salatu du

Ondarroako Udalak gaitzetsi egin du abuztuaren 16an, Kuadrila Egunean, udaltzain baten aurka izandako erasoa. Lanorduz kanpo zegoen udal langilea txosnagunetik kanporatua izan zen, udaltzaina izatea egotzita.
Udalak ohar baten bidez adierazi du «ez duela onartzen horrelakorik», eta babesa agertu die bai udaltzainei, bai udal langile guztiei, «bereziki, atzo txosnagunetik kaleratua izan zen udaltzainari».
Erasoa «oso larria» dela nabarmendu du, eta gaineratu du «beharrezko neurriak» hartuko dituela gertatutakoa argitzeko eta halakorik berriro gerta ez dadin.