Ondarroako Txosna batzordeak azalpenak eman ditu jaietako gertakarien inguruan

Ondarroako Txosna Batzordeak idatzi baten bidez argitu du abuztuaren 16an udaltzain batekin izandako gertakariaren inguruko jarrera. Batzordearen esanetan, «ikuspuntu ezberdinak egon arren», udaltzaina ez onartzea «aurrez hartutako erabakia» izan zen.
Era berean, batzordeak salatu du hedabideetan zabaldu den diskurtsoa «une batean ere» ez dela haiekin kontrastatu. «Gertatutakoaren inguruko bertsioak zuzenean zabaldu dira, gure iritzia jaso gabe», nabarmendu dute.
Txosna batzordeak, atzo (abuztuak 19) plazaratu zuen gertakariaren inguruko adierazpen ofiziala sare sozialen bidez.
Gertakariak zalaparta handia eragin du azken egunotan bai herritarren artean, bai Euskal Herriko hedabideetan.