Euskaldunako barrakan: sari nagusia, barrea
Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak Euskaldunan sortu duten proposamen berriak harrera beroa izan du, eta beste bi emanaldi izango ditu abuztuaren 26 eta 27an.

Bilboko Aste Nagusiko barraken artean, aurten badago aparteko atrakzio bat: Tongola. Ez da tonbola arrunta, baizik eta umorea, ezustea eta parte-hartzea uztartzen dituen ikuskizun berezia. Ainhoa Etxebarria eta Ugaitz Alegria artistek elkarlanean sortutako proposamenak publikoaren arreta bereganatu du, eta jada lehen bi emanaldi arrakastatsu egin dituzte Euskalduna jauregiko 0C gelan, abuztuaren 19an eta 20an.
Ikusikizunaz gozatzeko aukera ordea, ez da amaitu: datorren astean bertan izango dira beste bi saio, abuztuaren 26ean eta 27an.
Ikuskizunak, formatuari dagokionez, ohiko show baten moldeak hautsi eta publikoaren parte-hartzea erdigunean jartzen du. Hasieratik bertatik, ikusleak sormen eta umore giroan murgiltzen dira. Eszenatokian, “señora”, “miren lore” eta “beti gazte” artean, hainbat une zirraragarri eta barregarri eskaintzen dituzte.
Tongola, beraz, umorez, inprobisazioz eta parte-hartze biziz osatutako saioa da, eta Bilboko jai giroari ukitu berritzailea ematen ari zaio.