Haitzen isiltasuna, arte bihurtuta

Bihar arratsaldean, (abuztuak 27) egingo dute Saturrarango Haitzak erakusketaren aurkezpen solasaldia Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Antxon Uskola artistak gidatuko du saioa, 19:00etan hasita.
Azken egunotan ikusmira handia piztu du Uskolaren lan bildumak, eta biharko saioan geologiaren eta artearen arteko loturez jardungo du egileak, Artea eta Geologia izenburupean. Solasaldiak erakusketaren nondik norakoak ulertzeko aukera emango die bertaratutakoei.
Erakusketa hilaren 20tik dago ikusgai Udal Erakusketa Aretoan, eta abuztuaren 28ra arte ikusi ahal izango da, egunero 18:00etatik 21:00etara. Uztailean, aire librean jarri zuen lan sorta bera eskilantxarri pasealekuan, eta orain areto barruan batu ditu piezak ondarrutar zein bisitarientzat.
Biharko hitzordua aukera paregabea izango da artistaren lan egiteko modua eta inspirazio iturriak zuzenean ezagutzeko.