Manifestazioa egingo dute Lekeition, San Antolin jaien atarian
Argazkia: Lekittoko Mugimendu Feministia. San Antolin jaien atarian, manifestazioa deitu du Lekeitioko mugimendu feministak. Abuztuaren 31n, domekan, egingo dute mobilizazioa, 21:30ean, Tortola kaletik abiatu, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
Jaiei begira, eraso matxistarik, homofoborik eta arrazistarik gabeko giroa aldarrikatuko dute. Halaber, erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatuko dute manifestazioaren bidez.
Antolatzaileek dei egin diete herritarrei mobilizazioan parte hartzera eta aldarrikapenak partekatzera.