Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskaragileen Topaketa egingo dute urriaren 9an Cikautxon

Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du eta euskararen sustapena indartzeko helburua dauka. Izen ematea zabalik dago.

Euskaragileak_Irizar Euskaragileak Irizar
Mikel Reina Barros
Berriatua
2025/09/18

Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak batzordeak Berriatuko Cikautxon antolatu du hurrengo Euskaragileak Topaketa. Urriaren 9an 09:00etatik 11:30era egingo dute eta helburu dute “enpresetan euskararen kudeaketan aurrera egiteko eredu praktiko eta inspiratzaileak ezagutzera ematea”. Izen ematea “irekia” dela nabarmendu dute eta horrenbestez, edozein enpresa edo entitatek parte hartu dezake. “Topaketa enpresen arteko harremanak sendotzeko eta gure esperientziak partekatzeko plaza ezin hobea da”, diote.

Ekitaldiari hasiera emateko, Cikautxoko arduradunen batek hitz egingo du, eta jarraian Bai Euskarari Elkartekoek hartuko dute hitza Euskaragileen batzordea nortzuk osatzen duten edota haien helburuak azalduko dituzte. “Helburuak tokian tokiko desberdinak izan badaitezke ere, azkenean zonalde bakoitzean euskararen egoera desberdina delako, beti saiatzen gara euskara sustatzen enpresetan, jardueren bidez edo Euskara Planak aurrera eramateko proposamenak eginez”, azaldu dute.

2024ko otsailean egin zuten azken topaketa Irizarren. Bertan, batez ere, Euskara Planen sustapenean oinarritu ziren, baina Berriatuan helburu “xumeagoagaz” etorriko direla esan dute. “Zure erakundean euskararen erabilera sustatzeko ideien bila bazabiltza edo beste enpresa batzuen esperientziak ezagutu nahi badituzu, aukera paregabea da”. Hau da, nahi dutena da euskaren erabileraren eta sustapenaren inguruan pausoak eman. “Esperientziak partekatu nahi ditugu, dagoeneko fase aurreratuago batean daude enpresek hitz egingo dute, baina, era berean, hastapenetan daudenei ere ahotsa emango diegu, haien bizipenak edo trabak ikusi ahal izateko”.

Lantegi Batuak edo Lekeitioko Traola Produkzioak dira hitz egingo dutenetako batzuk. Gero, izen emate kopuruaren arabera, multzo txikietan Cikautxotik bisita gidatua egingo dute, “bertatik bertara ezagutzeko haien hizkuntza kudeaketa eredua”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.