Uda osteko lehen saioan bildu dira Gym berdean

Hezkuntza, taldelana, jasangarritasuna eta ongizate pertsonala uztartzen dituen Gym Berdearen uda osteko lehen saioa egin dute Berriatuan, eta saio hori landareak konpontzeko eta negukoak landatzeko aprobetxatu zuten bertaratu zirenek: porruak, azak eta kanpoko letxugak landatu zituzten. Horrez gain, sarrerako hesia ere inausi zuten.
Proiektuaren arduradunek Gym Berdeagaz bat egiteko gonbidapena luzatu diete herritarrei. Izan ere, gogoratu dute Gym Berdearen helburua dela “pertsonen osasuna hobetzea eta gaixotasunak prebenitzea”; pertsona bere osotasunean hartzen du kontuan, hainbat dimentsiotan: fisikoan, emozionalean, mentalean eta espiritualean.