Irailaren 30era arte eman daiteke izena 17. Kuadrilla Egunean
Urriaren 4an ospatuko dute Ispasterko Kuadrilla Eguna, eta bazkarirako elkarlana eskatu dute.
Urriaren 4an ospatuko dute Ispasterko 17. Kuadrilla Eguna, herritarrak elkartzeko egun handia. Hain zuzen ere, egunean bertan antolaketa on bat ziurtatzeko, udaleko kultura eta jai batzordetik izen ematea zabaldu dute. Irailaren 30era arte egongo da zabalik. Kuadrilla bakoitzaren pertsona kopurua zehaztu beharko da eta mahai gehigarririk beharko den edo ez zehaztu. Horrez gain, gogoratu dute datatik kanpo izena ematen dutenek beraiek ekarri beharko dituztela mahaiak eta eserlekuak.
Izena emateko Ispasterko Udalaren webgunean edo udaletxera deituta egin daiteke. Pertsona bakoitzak 3 euro ordaindu behar ditu eta egun berean ordaindu beharko da jateko tresnak jasotzen dituztenean. Platerak, edalontziak eta mahai tresnak udalak utziko ditu, beste guztia kuadrilla bakoitzaren kontura izan beharko dela esan dute. Hori bai, kuadrilla batek mahai gehiago behar baditu, 6 euro ordaindu beharko ditu mahai bakoitzeko.
Urriaren 4ko Kuadrilla Egunean 10:00etan kuadrilla bakoitzetik pertsona bi egon behar dira mahaiak jartzeko eta antolatzeko. Gero, kuadrilla bakoitzak bere mahaiak batu beharko ditu eta erabilitako platerak eta mahai tresnak garbitu eta gorde behar ditu.