San Bizente jaietarako musika taldeen proposamenak nahi dituzte
Munitibarko Jai Batzordeak herritarren laguntza eta parte hartzea nahi du San Bizente jaietarako. Hain zuzen ere, kontzertuak emateko musika taldeen proposamenak jaso nahi dituzte. Inprimaki bat betez egin ditzazkete herritarrek haien proposamenak. Guztira, 15 talderen izenak jartzeko aukera jarri dute hiru mailatan banatuta: Euskal Herriko taldeak, emakumeak dituzten taldeak eta inguruko taldeak (Lea-Artibai, Busturialdea eta Durangaldea). Horrez gain, zehaztu dute ez dela derrigorrezkoa inprimakia osorik betetzea.