Santa Elena ermitan auzolana gauzatu du Lagunkoia taldeak
Lagunkoia taldeak gidatuta eta Auzolan eta Lekitto Bedarra taldekoen laguntzagaz gauzatu zuten atzo [martitzena].

Lekeitioko Lagunkoia taldea auzolanak egiten jarraitzen du, eta oraingoan Santa Elena ermitaren txanda izan da. Hain zuzen ere, atzo [martitzena], Sosoaga Doladako eraikineko atea pintatu zuten. Horrez gain, sarrerako eskilarak garbitu eta hormak margoztu zituzten. Barrualdean ere aritu ziren lanean, Euskal Herriko dolada zaharrenaren horman lan egin zuten. Guztira hiru ordu inguru aritu ziren lanean eta eraikina bisitagarri mantentzeko 2024an hasitako bidea “aurrerapausoa” eman dute. Urriaren 1eko Nagusien Egunari begira, eguneko ibilbidean geralekua izateko Lagunkoia taldearen logoa eta data margoztu zuten. Amaieran, ohiturei jarraituz, parte hartzaile bakoitzak eramandako jan-edanagaz amaitu zuten auzolana.