Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

232 herritar elkartuko dira Kuadrilla Egunean

Behin izena emateko epea amaituta, 15 kuadrillak eman dute izena zapaturako [urriak 4].

Mikel Reina Barros
Ispaster
2025/10/01

Ispaster Kuadrilla Eguna herritarren jai nagusienetakoa da, guztiak elkartzeko eta eguna batera pasatzeko eguna. 17. Kuadrilla Eguna ez da gutxiagorako izango, 232 lagun elkartuko dira zapatuan [urriak 4]. Hau da, jai eguna herrian indartzen doanaren seinale da iaz baino herritar gehiagok eman dutela izena, guztira 15 kuadrillak.

Ondo dabilena ez aldatzeko esan ohi da, eta Ispasterko Udaleko kultura eta jai batzordeak ez du aldaketa nabarmenik egin egitarauan. 10:00etan dago jarrita hitzordua bazkarirako prestaketekin hasteko, kuadrilla bakoitzeko bi lagun aurkeztu beharko dira. Bolo jolasa Kuadrilla Egunean hutsik egiten ez due ekintza horietako bat da. Duela bi urte lehen aldiz umeentzako antolatu zuten goizean, eta harrera ona ikusita, aurten ere errepikatuko dute, 12:00etan.

14:30ean bazkaltzeko elkartuko dira. Gero, antolatzaileek gogoratu dute kuadrilla bakoitzak bere mahaiak batu beharko dituela eta erabilitako platerak eta mahai tresnak garbitu eta gorde. Eguraldiari begira daude dagoeneko, baina aurreikuspenak onak direla diote. Berritasun modura, bingo musikatua egingo dute bazkalostean, 17:00etan, eta bi otzara zozketatuko dituzte. 18:00etan hasiko da nagusien bolo txapelketa, bakarkako lehiarako 2 eurokoa izango da izen ematea, eta binakakoan, betiere mistoak, 4 euro. 21:30ean, berriz, txapel jaurtiketa lehiaketa egingo dute, hemen ere bikoteak mistoak izan beharko dira, eta parte hartzeko prezioa boloetako berdina izango da: 4 euro.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.