Markel Akarregik ordezkatuko du Osertz Aldai Isuntzan
Akarregik 38 urte ditu eta 27 daramatza Isuntza arraun elkarteari lotuta.

10 urteren ostean, Osertz Aldaik badauka erreleboa Isuntzan. Markel Akarregi Bengoetxea izango da Lekittarraren entrenatzailea hurrengo urtean. Akarregik 38 urte ditu eta 27 daramatza Isuntza arraun elkarteari lotuta. 1998an hasi zen arraunean alebinetan, eta 2006tik, 18 denboraldi egin ditu traineruan. 2010etik, arraunlari eta gazte mailetako entrenatzaile lanak uztartzen aritu da.
“Erabaki honekin, ilusio bereziarekin ekiten diogu etapa berriari, gure nortasuna eta filosofia ondo ezagutzen dituen eta azken urteetako lanari jarraipena emateko ezaugarri guztiak betetzen dituen etxeko baten aldeko apustua eginez”azaldu dute zuzendaritzako kideek.