Txaber Altubek irabazi du Lekeitioko hirugarren saioa
Ikusgarri zinema aretoak zapatuan [urriak 4] hartu zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioa.

Txaber Altube Sarrionandiak irabazi zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren saioa, zapatuan [urriak 4], Lekeition. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Abadiñokoa izan zen puntu gehien batu zituena: 480 puntu. Beraz, azaroaren 2an etxean lehiatuko du finalaurrekoa.
Bigarren Lurdes Ondaro Mallea munitibartarra izan zen 458 puntugaz, hirugarren Iruri Altzerreka Martinez 444,5 puntugaz, Jone Larrinaga Dañobeitia 432,5 puntugaz laugarren, bosgarren Iker Uriarte Urrutia bermeotarra 422,5 puntugaz eta seigarren Beñat Bilbao Landa 416 puntugaz. Hauek puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Idoia Anzonandia Kareaga egin zituen gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.
Gehiago
Altubegaz batera ariko da Abadiñoko finalaurrekoan Unai Mendiburu, Mungiako domekako [urriak 5] saioan gailendu ostean. Mendiburuk 464 puntu eskuratu zituen, atzetik geratu ziren Imanol Uria Albizuri eta Maite Sarasola Isazelaia 458 puntugaz berdinduta, Josune Aramendi markina-xemeindarra 425,5 puntugaz, Ander Ucelay Aristi 418,5 puntugaz eta bat gutxiagogaz Peru Vidal Gurrutxaga.
Hurrengo saioak Galdakaon zapatuan [urriak 11] eta Getxon domekan [urriak 12] izango dira.