Berritasunekin dator ‘Lekitto Bonoa’ kanpaina
Azaroaren 4ra arte bezeroek 10 euro ordainduta 15 euro gastatzeko aukera izango dute.
Lekitto Bonoa kanpaina barikuan [urriak 4] hasi zuten eta azaroaren 4ra arte luzatuko da. Lekeitioko Udalak eta Kitto Merkatari Elkarteak elkarlanean sustatutako kanpainak “tokiko merkataritzari eta zerbitzuei bultzada ematea” du helburu, eta horretarako herriko 38 establezimenduk bat egin dute.
Aurten gainera berritasunekin dator kanpaina. Dendari eta bezeroei bonoaren kudeaketa errazte aldera, aurten aplikazio berri bat jarri dute martxan, “prozesua errazagoa bilakatu ahal izateko”. Dendariek bezero bakoitzak jada erabili dituen bonoak ikusi ahalko dituzte eta baita haien dendan zenbat bono dauden erabilgarri. Gainera, www.lekittobonoa.eus webgunea ere sortu dute, kanpainagaz lotutako informazio guztia denon eskura izateko.
Lekitto Bonoan bezeroek 10 euro ordainduta 15 euro gastatzeko aukera izango dute 5 euroko aurrezpena lortuz parte hartzen duten dendetan. Hori bai, zehaztu dute herritar bakoitzak gehienez lau bono erabili ahalko dituela. Udaletik zein Kitto Merkatari Elkartetik herritar guztiei gonbita luzatu diete kanpainaz baliatzeko eta erosketak tokiko establezimenduetan egiteko, “herriko dendei laguntzeaz gain aurrezteko aukera paregabea da”.
Hurrengokoak dira parte hartzen duten 38 dendak: Aralde Berri, Artilea, Belazahar, Berrifarma Parafarmacia, Bira Lekeitio, Campo Optika Audio Lekeitio, Danontzat, Dra!, Dra! Konzept, Dzingua, Eko Lur, Electrodomésticos Eguren, Estetika Zentro Nohemi, Esther Ilea Paindegia, Ezkioga, Farmazia Elena Goitisolo Fernandez, Farmazia Jokin Txakartegi, Ganbara, Hiruki, Irigoien Optika, Irune Terapia Estetika, Iturgintza Legarza, Kiñu, Koldo Gorostiaga Farmazia, Kukadak, Leire Barragan Ileapaindegia, Mikel Kirolak, Ona Oinetakoak, Pausoka, Potxua!, Santa Ana Denda 2, Santa Ana Denda 1, Txio Txio, Txo, Ugarteburu Elektrogailuak, Urbieta II Paper Denda, Zerbyte Informatika eta Ziarreta.