Berriatuko elikagai, artisau eta animalia azoka: azaroaren 22an
Urriaren 24ra arte dago interesa dutenentzako izena emateko epea.

Azaroaren amaieragaz batera urtero legez helduko da Berriatuko elikagai, artisau eta animalia azoka. Aurten azaroaren 22an egingo dute, 10:00etatik 14:00etara. Hain zuzen ere izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 24ra arte.
Interesa dutenek Lea-Artibaiko Landagarapen alkartearen bulegoan eman beharko dute izena astelehenetik barikura, 9:30etatik 14:00etara bitartean, edo eta emailez imendizabal@leartibaifundazioa.eus helbidean. Informazio guztia Lea-Artibaiko Landagarapen alkartearen webgunean dago eskuragarri, baita dokumentuak ere.
Berriatuako udalak ulertzen du lehen sektorea “garrantzitsua” dela: ekonomiarentzat, ingurumenarekiko errespetuarentzat, kontsumo jasangarriarentzat eta biztanleriaren osasunarentzat. Horregatik, “funtsezko sektore izanda”, bere bideragarritasunean laguntzeko hainbat ekimen aurrera eramaten ditu, besteak beste, azokak. “Lea-Artibai eskualdean lehen sektoreak orokorrean eta lurreko produktuek izan duten eta daukaten garrantzia kontuan izanik, ezinbesteko jotzen da herritarrengana produktu hauek hurbiltzeko ekimenak aurrera eramatea”.
Horrez gain, herriko irabazi asmorik gabeko erakundeentzat ere tokia egongo dela gogoratu dute, egun horretako jardunetik jasotzen duten diruaren helburua herriko hezkuntza, ongizate, kultura eta/edo kirola bultzatu edo laguntzea izango da.