Hitz eta Pitz: Ager Solabarrieta
Ondarrutarrak europako txapelketan urrea eskuratu ondoren gurekin hitz egin du, urte berezi hau nabarmendu eta ingurukoei eskerrak emanez.
Ager Solabarrietak urrezko domina irabaziĀ berri du ikusmen-desgaitasuna dutenentzako 10 metroko karabina etzandako modalitatean, Kroaziako Osijek hirian jokatutako Europako Tiro Paralinpiko Txapelketan. Final estu batean, azken tiro zehatz bati esker gailendu zen, 242,5 punturekin, etxeko Petar Jelakovic gaindituta. Solabarrietak, Maite Badiola emazte eta gidaria alboan zuela, bigarren domina eskuratu du txapelketan.