Ander Okamikak beste urte baterako berritu du Burgos BH taldeagaz
Lekeitiarrak bere seigarren denboraldia osatuko du taldean.
Ander Okamikak 2026rako luzatu du kontratua Burgos BH taldeagaz. Horrenbestez, lekeitiarrak bere seigarren denboraldia osatuko du Burgosko taldean. Aurten, bere emaitzarik nabarmenena izan da Espainiako Txapelketako bosgarren postua.
Okamika “pozik” agertu da kontratu luzapenagaz, taldeko beteranoetako bat izango da: “Txirrindulari bezala hazten jarraitu nahi dut hurrengo denboraldian. Nire helburu nagusietako bat taldekideak laguntzea izango da, batez ere fitxaketa berriei eta taldeko gazteenei. Haiekin partekatu nahi dut azken urteetan bildutako esperientzia, eta ahal dudan beste lagundu haien hazkundean eta hobekuntzan”.