Domekan ibilaldi gidatua errepikatuko dute
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, joan den domekan [urriaren 26an] Berriatua eraikinez eraikin ibilialdi gidatua egin zen Antzubixetik elizaraino. Berriatutik kanpoko 60 lagun batu ziren, eta gaiaren interesa dela-eta, herritarrentzat beste ibilaldi gidatu bat antolatzea pentsatu du udalak. Hain zuzen ere, domekan [azaroak 2], 10:00etan, udaletxe aurretik hasiko dute ibilaldia.