Energia berriztagarrien sorkuntza motak izango dituzte hizpide
Biztu Lekitto komunitateak beste energia jardunaldi bat antolatu du biharko [urriak 30].
Biztu Lekitto Energia Berriztagarrien Komunitateak hainbat hitzaldi antolatu ditu azken asteetan, eta hurrengo dagoeneko prest dute: bihar [urriak 30], 18:30ean, kultur etxeko Azkue aretoan. Sorkuntza motak eta legedia autohornikuntzan izena jarri diote hitzaldia eta Markina-Xemeingo Barrizar energia zerbitzuen kooperatiba enpresak gidatuko du.
Bertan, azaldu dutenez, energia berriztagarrien sorkuntza mota ezberdinetan sakonduko dute: hidroelektrikoa, bonbeoa, eguzki plakak edota biomasa. Horrez gain, egungo legedia aztertuko dute. Eraginkortasun energetikoan interesa dutenei bideratutako saioa da. Azkenik, Biztu Lekitto komunitatera batzeko deia egin dute biztulekitto@gmail.com posta elektronikora mezua bidaliz.