Mutrikuko kai-muturrean jarritako Palestinaren aldeko mezua ezabatu dute
Palestinaren aldeko gazte komitetik salatu dute 24 ordu baino gutxiagotan kendu dutela. Asanblada irekia deitu dute biharko [urriak 30].
Mutrikuko murala ezabatu aurretikPalestinaren aldeko gazte komitea Astelehen gauean [urriak 27] Palestina askatu jartzen zuen murala egin zuen Palestinaren aldeko gazte komiteak, Mutrikuko kai-muturrean. Hurrengo egunerako, ordea, ezabatuta zegoen. Salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren eskumen da Portuko agintaritzak aginduta kendu dute. Adierazpen askatasunaren kontrako “eraso onartezina” dela diote gazte komitetik.
Diotenez, “argi” ikusten dute mezu politiko bat izateagatik kendu dutela, kai-muturra aspalditik “egoera negargarrian” dagoelako. “Su etena ez da egia. Bake prozesua martxan jarri zenetik gutxienez 500 palestinar hil dituzte. Gainera, Netanyahuk gaza berriro erasotzeko agindua eman zuen berriro”, diote. Horren aurrean, orain arte bezala mobilizatzen jarraitzeko beharra ikusten dute. Palestinaren alde lanean jarraitzeko intentzioak agertu dituzte.
Palestinaren aldeko gazte komiteak asanblada irekia deitu du biharko [urriak 30], 18:00etan, Beheko Plazan. Palestinaren alde mobilizatzen jarraitzeko beharra azpimarratu nahi dute eta mutrikuar guztiei bertaratzeko deia egin diete.