Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak prest ditu zaintzaleentzako tailerrak
Lea Ibarreko Udal Amankomunazgoak, urtero legez, zaintzaileak diren herritarrentzako Norbera zaintzea besteak hobeto zaintzeko izenpean antolatzen dituen zaintzaileentzako tailerrak prest ditu.
Aurten, hiru eguneko egitasmoa antolatu dute eta mobilizazioa eta legen sorospenak izango dituzte hizpide nagusi bezala. Azaroaren 4an, 11n eta 25ean egingo dituzte, 15:45etik 18:30era. Azken saioa 15 minutu lehenago amaituko dute. Denak ala denak Gizaburuagako Eguneko Zentroan osatuko dituzte.
Interesa dutenek Lea Ibarreko Udal Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetara (94-684 25 63) deituz edo beraien herriko udaletxeetan eman dezakete izena tailerretan.