Otsailaren 6a da 11. ipuin eta marrazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna
Irabazleak sari banaketan argitaratuko dituzte, martxoko literatur astearen baitan.
Beste urte batez, Berriatuko Udalak prest dauka ipuin eta marrazki lehiaketa, dagoeneko 11. aldia da antolatzen dutena. Marrazkiei dagokienez, A3 neurrian aurkeztu behar dira, eta teknika librea da, edozein materialekin egin daiteke, baina eskura entregatu behar da, eta gaia Herria da.
Ipuinak, ostera, DIN A4 orrian, Times New Roman letragaz, 12 puntuko tamainagaz eta 1,5eko lerro arteagaz aurkeztu behar dira; euskaraz idatzita egon behar dute, batuan zein bizkaieran. Luzerari dagokionez, LH3 eta LH4ko umeentzako ez dago gutxienekorik, LH5 eta LH6koek orrialde bat idatzi behar dute gutxinez, 12 eta 15 urte bitartekoek bi orrialde eta 16 urtetik gorakoek gutxienez hiru orrialde entregatu behar dituzte.
Gaiari dagokionez, librea da, eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal ditu; modalitate bakoitzeko sari bakarra jaso ahal izango da. Ipuinak posta elektronikoz aurkeztu behar dira (liburutegia@berriatua.org), eta PDF formatuan; marrazkiak liburutegian aurkeztu behar dira. Ipuinen kasuan, posta elektronikoan izen-abizenak, maila edo adina eta harremanetarako kontaktua zehaztu behar dira. “aurkeztutako dokumentuan ez ipini izenik ezta bestelako daturik”.
Otsailaren 6a da lanak aurkezteko azken eguna. Aurkezten diren marrazki eta ipuin guztiak ikusgai jarriko dira. Epaimahaia udaleko herriko idazle batek, bi euskara irakaslek eta arte ederren ikasketak dituen batek osatuko dute. Irabazleak sari banaketan argitaratuko dituzte, martxoko literatur astearen baitan.
-
Marrazkiak: Sariak
-
HH5: 20 euroko bonoa.
-
LH1-LH2: 20 euroko bonoa.
-
LH3-LH4: 30 euroko bonoa.
-
LH5-LH6: 40 euroko bonoa.
-
12-14 urte bitartekoak: 40 euroko bonoa.
-
15 urtetik gora: 150 euro.
-
-
Ipuinak: Sariak
-
LH3-LH4: 30 euroko bonoa.
-
LH5-LH6: 30 euroko bonoa.
-
12-15 urte bitartekoak: 40 euroko bonoa.
-
16 urtetik gora: 150 euro.
-