Argazkiak hodeian antolatzeko ikastaroa eskainiko dute Lekeitioko KZgunean
Google Argazkiak aplikazioaren bitartez argazkiak eta bideoak igotzen eta kudeatzen ikasteko aukera eskaintzen dute.
Otsailaren 23an eta 24an doako ikastaroa eskainiko dute Lekeitioko KZgunean: Google Argazkiak: Antolatu hodeian zure argazki guztiak. 4 orduko formakuntza izango da, 18:00etatik 20:00etara egun bietan.
Bertan, Google Argazkiak zer den ezagutuko dute erabiltzaileek. Argazkiak eta bideoak igotzen eta kudeatzen ikasiko dute, baita hauek partekatzen ere. Argazkien babeskopia egiten eta hauei edizio bitartez aldaketa sinpleak egiten ere arituko dira.
Izen-ematea. Bertaratu nahi dutenek bihar arte [urtarrialak 29] dute izena emateko aukera. Kultur etxean bertan izena eman behar da, arratsaldez.