Gimnasioko makinak erabiltzeko ikastaroak egingo dira Lekeition
Makina berriekin funtzionaltasuna bermatzeko eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoarekin abiarazitako ekimena da.
Lekeitioko Udalak gimnasioko indarrezko makinak erabiltzen ikasteko saioak abiaraziko ditu otsailaren 2tik aurrera. Kiroldegiko erabiltzaileei zuzenduta, 6 pertsonentzako ikastaroak antolatuko dituzte, eta erabiltzaile bakoitzak astean birritan parte-hartzeko aukera izango du. Makina berriekin funtzionaltasuna bermatzeko helburua izan du Udalak, eta erabiltzaile guztiei kirol-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoa adierazi dute.
Ikastaroen ordutegiak:
-
Goizez (astelehenetik barikura): 10:30etatik 11:30etara
-
Arratsaldez (astelehena-eguaztena-barikua): 17:00etatik 18:00etara.
Izen-ematea doan egin daiteke kiroldegiko harreran, era berean, 946 243 005 telefono zenbakira deituta.