Nortasun agiria eta pasaportea tramitatzeko bulegoa egongo da Markina-Xemeinen
Hitzordua hartzeko lehentasuna izango dute 60 urtetik gorako herritarrek eta kanpora joateko zailtasunak dituzten herritarrek, otsailaren 2tik 9ra bitartean.
Markina-Xemeingo Udalak nortasun agiria eta pasaportea tramitatzeko data berria iragarri du martxoaren 9rako. Plaza mugatuak egongo direla adierazi dute, eta hauek betetzeko lehentasuna erroldatuta dauden 60 urtetik gorako herritarrek eta kanpora joateko zailtasunak dituzten horiek izango dute. Lehentasuneko epea igarota, plazak libre geratzen badira, gainontzeko herritarrei zabalduko zaie izena emateko aukera.
Lehentasuna duten horiek otsailaren 2tik 9ra bitarte eman ahalko dute izena udaletxean. Martxoaren 9an, Herri Biblioteka aurrean egingo dira tramitazioak, goizeko 9:00etatik 13:00etara.