Taberna eta denden mozorro lehiaketa egingo da Markina-Xemeinen
Tabernen kasuan, atonduta egon beharko dute, gutxienez, otsailaren 15ean. Dendak, aldiz, otsailaren 12tik 17ra.
Herriko dendari eta tabernariak inauterietan jaien parte izatera animatu nahi ditu Markina-Xemeingo Udalak. Honetarako, Hemen Be Bai markatari elkartearekin elkarlanean, taberna eta denden arteko mozorro lehiaketa antolatu dute.
Udalak lehiaketan parte hartzeko oinarriak aurkeztu ditu: Tabernen kasuan, atonduta egon beharko dute, gutxienez, otsailaren 15ean, egun osoan zehar. Dendek, aldera, erakusleihoa apainduta izan beharko dute otsailaren 12tik 17ra artean. Gaia librea izango da, eta baloratuko diren irizpideak dekorazioa, egindako lana, originaltasuna eta jaiaren parte izatea izango dira, besteren artean. Epaimahaikideak egun horietan denda eta tabernetara bertaratuko dira, eta identifikatu gabe, apainketak baloratuko dituzte.
Egun horiek pasata, epaimahaikideei dagokie dekorazio onenei saria ematea. Kategoria bitan banatu eta dendarien saria eta tabernarien saria izango ditu lehiaketak, eta sari bana banatuko da; bakoitzari 150 euroko saria emango zaio.