Martxoaren 8a antolatzeko bilera irekiak deitu dituzte Ondarroan eta Lekeition
Lekeition 18:00etan deitu dute bilera, eta 17:30etan Ondarroan. Andraetxean eta Etxelilan batuko dira, hurrenez hurren.
Martxoaren 8a antolatzeko bilera irekiak deitu dituzte Ondarroako eta Lekeitioko Mugimendu Freministek. Gai hau jorratzeko aurtengo lehen bilera izango dute lekeitiarrek, eta 18:00etan batuko dira Andraetxean. Ondarroan, aldiz, bigarren bilera da, eta 17:30ean batuko dira Etxelilan.