Lurjausi baten ondorioz, errepidea itxi dute Gizaburuaga eta Oleta artean
Astelehenean [otsailak 16] itxi zuten bidea, eta Ertzaintza atzo [otsailak 17] lurra kentzen lanean hastekoa zen arren, gaur gaurkoz, errepideak itxita jarraitzen du.
Lurjausi baten ondorioz, errepidea itxi dute Gizaburuaga eta Oleta artean.WhatsApp Lurjausi baten ondorioz, Gizaburuaga eta Oleta bitarteko errepidea itxi behar izan zuten astelehenean [otsailak 16] arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Ertzaintzak martitzenean [otsailak 17] lurra garbitzen hastea aurreikusten zuen arren, itxita jarraitzen du errepideak gaur [otsailak 18].
Lurjausiak ez du istripurik eragin, Ertziantzak adierazi duenez, dena ondo seinaleztatuta baitago.

Errepidea itxita Gizaburuaga eta Oleta artean.Maribi Ugarteburu