Mendi irteera antolatu du Beti Jai Markina-Xemeingo jubilatuen elkarteak
Markina-Xemeingo jubilatuen elkarteak otsailaren 20rako antolatu du irteera. Beti Jain eman daiteke izena eguenera arte.
Zeinke-Ziarregi arteko ibilbidea antolatu du Beti Jai Markina-Xemeingo jubilatuen elkarteak zapaturako [otsailak 20]. Egunean bertan, 15:30etan autobus geltokian geratzeko deia egin dute. Santa Luzia baselizaraino autobusean igotzea dago aurreikusita, eta hortik hasiko da ibilaldia. Buelta egiteko ardua 18:30ean adostu dute.
Izena emateko aukera eguenera arte dago zabalik. Beti Jain eman daiteke izena, eta plaza mugatuak daude.