Mikel Bermejok umorez beteko du Lekeitioko Ikusgarri Aretoa
'Stand up' formatuko bakarrizketa eskainiko du barikuan [otsailak 20] umoregile donostiarrak, euskara hutsean izango den ikuskizun berritzailea.
Mikel Bermejo umoregile donostiarrak ikuskizuna eskiniko du barikuan [otsailak 20], 20:30etan, Lekeitioko Ikusgarri Aretoan. Euskara hutsean izango den bakarrizketa batekin dator oraingoan, herritarrei barre eragitera eta bere saioetan ohikoa izaten den bezala, beraiekin inprobisatzera. Sarrerak 15 euroren truke daude salgai daude Ikusgarri Aretoaren web orrian.