Zoru pelbikoa lantzeko tailerra egingo da Amoroton
Kultur etxean antolatu dira lau saio, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea.
Zoru pelbikoa lantzeko tailerra antolatu dute Amoroton. Lau saio izango dira guztira, martxoaren 3an, 10ean, 17an eta 24an. Kultur etxean batuko dira saioetara bertaratu nahi eta aurretik izena eman dutenak. Saioen kostuari dagokionez, 50 euro ordaindu beharko dira. Taldeak ez dira oso handiak izango, izan ere, gehienez 18-20 pertsonako taldea izatea aurreikusten dute. Udalak jendea izena ematera animatzen du, zoru pelbikoa lantzeak dituen onurak oinarri izanik. Amoroton erroldatutakoen lehentasuna izango dutela adierazi dute izena ematerako orduan. Plaza lortu duten horiekin harremanetan jarriko da udaletxeko eragile bat, plaza gor
Izen-ematea hemen egin daiteke.
Informazio gehiagorako edo izena emateko arazorik izanez gero, udaletxera deitzeko aukera ere badago, 946 842 549 zenbakira.