Izarbidean elkarteko artelanak ikusgai daude BBK Artegileak erakusketan
Irene de Madrazo artistarekin batera, sorkuntza artistikoan aritu dira musika eta akuarela landuz.
Adimen urritasuna duten erabiltzaileen gurasoek sortutako elkartea da Izarbidean. ART(e)gileak ekimenaren bidez, Bizkaiko hainbat udalerritako gizarte-zentrotan lan egiten duten bost artista hautatu dira. Proiektu honen bitartez, Markina-Xemein eta Etxebarriko erabiltzaileek sorkuntza artistikora pausua emateko aukera izan dute, eta egindako lana artista liburu baten islatuta geratu da. Irene de Madrazo artista izan du bidelagun Izarbidean elkarteak. Sormen artistikorako testuingurua emateko lanean aritu da, eta berarekin batera, zenbait artelan egin dituzte musika eta akuarela landuz. Sortze prozesuaren eta elkarlanaren emaitza gorpuztu dute. Izarbideaneko erabiltzaileek osatutako artista librua izan da emaitza hori, orain, BBK Kunan, BBK Artegileak erakusketan ikusgai dagoena.
Erakusketa zabalik egongo da martxoaren 8ra arte. Astelehenetik larunbatera egongo da Izarbideanen artista liburua ikusteko aukera, 9:00etatik 21:00etara.
Kultura berdintasunean. BBK ART(e)gileak proiektu aintzindaria da, kultura herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin sortua. Bizkaian dauden gizarte-zentroekin harremanetan jarri, eta artista baten lanaren bitartez, testuinguru artistiko bat sortzen dute erabiltzaileekin batera. “Kultura berdintasunean” sustatzeko helburuarekin aritzen dira elkarlanean. Gizarte-zentru hauetan sortutako lanak erakusketa honetan egongo dira ikusgai.