"Seme-alaben autoestimua elikatzeko" gurasoentzako hitzaldiak antolatu dituzte
Formakuntza saioak dohainik eta euskaraz izango dira, eta beharrezkoa da izena ematea.
Guraso askoren ardura da seme-alaben autoestimua eta ongizatearen egoera. Kezka hau oinarri hartuta, Lea-Artibaiko Mankomunitatetik, etxeko gazteen autoestimua elikatzeko gakoak emateko hitzaldiak antolatu dituzte. Gurasoen laguntzeko nahiari bide bat egiteko asmoz sortu da ekimena. Eguneroko errealitatetik hitz eginez, “begirada berri bat” proposatzea da asmoa, seme-alaben gaitasunak eta indarguneak identifikatzeko eta euren autoestimua eta autokonfiantza indartu ahal izateko.
Formakuntza saioak dohainik eta euskaraz izango dira. Herritar guztiei zuzendutako ekimena da, batez ere, 6 eta 18 urte bitateko seme-alabak dituzten gurasoei. Saio guztiak 2 ordukoak izango dira, 17:00etatik 19:00etara.
Izena ematea beharrezkoa da hitzaldietara bertaratzeko. Galdetegi honen bitartez egin daiteke izen ematea. Zalantzarik izanez gero, ongizatea@lea-artibai.org helbide elektronikora idatzi daiteke.
DBHko gurasoentzat ordutegia, herrien arabera
- Otsailak 24, Ondarroan, Kofradi Zaharrean.
- Martxoak 3, Markina-Xemeinen, Lea-Artibai Mankomunitatean.
- Martxoak 10, Lekeition, Azkue aretoan.
- Maiatzak 5, Ziortza-Bolibarren, Udal pleno aretoan.
- Maiatzak 12, Etxebarrin, Kultur aretoan.
- Maiatzak 19, Berriatun, Bideo gelan.
- Maiatzak 26, Ispasterren, Iñigo Egiluz udal aretoan.
LHko gurasoentzat ordutegia, herrien arabera
- Otsailak 26, Lekeition, Azkue aretoan.
- Martxoak 5, Ondarroan, Kofradi Zaharrean.
- Martxoak 12, Markina-Xemeinen, Lea-Artibai Mankomunitatean.
- Maiatzak 7, Ispasterren, Iñigo Egiluz udal aretoan.
- Maiatzak 14, Ziortza-Bolibarren, Udal pleno aretoan.
- Maiatzak 21, Etxebarrin, Kultur aretoan.
- Maiatzak 28, Berriatun, Bideo gelan.