Bizimodu osasuntsu batera egin dute bidea Beti Jai elkarteko kideek
Harremanak mantentzeko eta osasuntsu bizitzeko helburuarekin antolatzen dituzte irteerak.
Garaiko Santa Luzia baselizan batu ziren, zapatu arratsaldean, Beti Jai Jubilatuen Elkarteko kideak. Eraikina barrutik bisitatu eta tokiaren berezitasuna ezagutu ondoren ekin zioten Zeinke-Ziarregi ibilbideari. Adierazi dutenez, hamalau andra batu ziren ibilbidea egiteko, eta eguraldi onak lagunduta, ibilbide polit bat egin zuten. Harremanak mantentzeko eta osasuntsu bizitzeko baliagarraian diren irteerak antolatzen ditu elkarteak, eta helburu hori sustatzeko asmoarekin batu dira oraingoan ere. Arratsaldea herriko inguruak bisitatzen pasa ondoren, 18:30etan itzuli ziren Markina-Xemeinera, ibilaldiari itxiera emanez.