Markina-Xemeingo aringa-aringalari taldeak boluntarioak behar ditu
Adierazi dute ez dela beharrezkoa kirolaria izatea eta edonork lagundu dezakeela bere neurriko ardura txikiak hartuz.
Markina-Xemeingo aringa-aringa taldeak urtean hiru lasterketa antolatu ohi ditu: Karmenetako Krossa, Txara Trail eta Sansilbestre lasterketa. Hala ere, azken urteetan lan-karga handitu dela ikusi dute, eta horri aurre agin ahal izateko, boluntario bila dabiltzala adierazi dute.
Orain arte egindako lanarekin eta urte hauetan antolatutako lasterketak mantentzeko eginkizunarekin jarraitu nahi du taldeak. Argi adierazi dute edozeinek lagundu dezakeela, eta ez dela beharrezkoa kirolaria izatea: “Adin guztietako jendea behar dugu, herrian kirola eta herri-giroa sustatzeko ekimen hauetan laguntzeko borondatea duena, eta bere neurriko arduratxoak hartuko dituena”.
Lagundu nahi izatekotan, mxaringaringa@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke: “Ea denon artean lasterketak egiten jarraitzeko modua aurkitzen dugun!”.