Trinketeko finalera bidean, Latxi eta Madariaga izan dira nagusi asteburuan
Datorren domekan [martxoak 1] jokatuko da Rober-Telleria eta Apezetxea-Ibon bikoteen azken aurreko lehen partida. Martxoaren 8an berriro lehiatuko dira Latxi-Madariaga eta Lander-Egaña, finalean tokia lortzeko.
Latxi-Madariaga eta Lander-Egaña bikoteak domekako azken aurrenekoanTrinketeko Antolakuntza Joan den domekan [otsailak 22] jokatu zen Beteranoen Trinkete Txapelketako Master 40aren azken aurrekoen lehen partida. Finalera sailkapena ari dira jokatzen geratzen diren zortzi bikoteak, eta irabaztea ezinebestekoa izaten da azken jardunaldi hauetan.
Domekako partidan Latxi-Madariaga eta Lander-Egaña bikoteak aritu ziren norgehiagoka. Markagailuan gora egitea erraza izan zen Latxi eta Madariagarentzat, partidaren hasieran 11 puntuko abantaila lortu baitzuten, Lander eta Egañaren puntu bakarraren aurrean. Azken hauek bost tantu egin zituzten segidan, baina ez ziren nahikoak izan aurrea hartzeko. Irabazleek defentsa oso ona erakutsi zuten, eta 24 eta 7 tantotan jarri zuten markagailua, partidaren amaierara hurbilduz. Momentu gogorretan ere, Lander eta Egaña ekinean aritu ziren, 9 tantora helduz, hala ere, 25garren tantoa ere, Latxi eta Madariagak irabazi zuten. Azken tantua asko borrokatu behar izan zuten irabazleek, eta 20 pilotakada gurutzatu ondoren, Latxi eta Madariaga izan ziren garaile.
Datorren domekan [martxoak 1] jokatuko da bigarren azken aurrekoetako lehen partida, Rober eta Telleria Apezetxearen eta Ibonen aurka lehiatuko dira 10:00etan hasita. Madariaga pilotari forutarrak ezin izango du domeka honetan jokatu, medikuaren aginduz. Hori horrela, martxoaren 8an jokatuko du azken aurrekoetako bigarren partida. 10:00etan hasita arituko dira Latxi eta Madariaga Landerren eta Egañaren aurka. Master 60an, aldiz, Asti eta Beraza Juaunarenaren eta Fosterren aurka arituko dira 11:15ean.