Greba Orokorrak "jarraipen zabala" izan du Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean
Goizeko piketeekin eman diote hasiera gaur [martxoak 17] Greba Orokorrari, eta herri bakoitzeko mobilizazio propioekin amaitu dute. Sindikatuen arabera jarraipen «zabala» izan du grebak.
Mutrikuko mobilizazioa. 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren ezarpena eta soldaten hobetzea izan dituzte, besteak beste, aldarri LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitutako Greba Orokorragaz bat egin dute Hego Euskal Herriko herritarrek. Sistema “kapitalista heteropatriarkal ekozida eta arrazistak” mundua hankaz gora jarraita duela eta “Euskal Herria errealitate horretatik salbu ez dagoela” salatu dute berdin hiriburu zein herrietan, tartean Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdekoetan: “Aberatsak aberatsago, boterea geroz eta esku gutxiagotan eta langile sektorea geroz eta gehiago bazterrean”.
Patronala eta agintari politikoek aberastasuna modu justuan banatzeko neurriak blokeatzeko prest daudela salatu dute arratsaldeko mobilizazioetan: “Bertan bizi garenon oinarrizko beharrak asetzeko diru sarrera nahikoa izatea ekidin nahi dute, eta dagoeneko pairatzen ditugun arrakala sakonetan sakondu”. Ā Hala, greba orokorra itxi nahi dituzten ateak irekitzeko bide gisa defendatu dute.
Gutxieneko soldata handitzea exijitzean egungo soldatek “erosahalmena galdu” dutela mahaigaineratu zuten, prezioek goraka jarraitzen baitute. 307.000 langilek 1.500 euro baino gutxiagoko soldata dutela nabarmendu dute, gehienak emakumeak eta langile migratuak: “Guk ez dugu nahi Euskal Herrian inork bizitza duinerako nahikoa diru sarrera ez izatea; horregatik da garrantzitsua, besteak beste, gutxieneko soldata hemen erabakitzea, 1.500 euroko gutxieneko soldata ezartzea”.Ā
Errealitate hori irauli nahian dabiltzan kolektibo, mugimendu eta pertsonek “indarrak batu” eta greba batzordeetan elkarrekin lanean aritu izana azpimarratu dute, pertsona guztiei Ā«diru sarrera duinakĀ» bermatzea desberdintasun sozialei aurre egiteko eta aberastasuna banatzeko “nahitaezko osagaia” delako: “Justizia sozial kontua da”. Bide horretan greba orokorra langileek eskura duten “tresna indartsuenetakoa” dela zehaztu dute: “Lantokietan planto egiten dugu; ekoizpena gelditu eta gure lanetik etekinik ateratzea ekiditen dugu”. Ā
Hala, greba egunagaz eta mobilizazioagaz bat egin duten langileak agurtu dituzte mobilizazioetan. Gogoan izan dituzte baita ere greba egiterik ez dutenak, besteak beste egoera administratibo irregularrean daudenak edo gelditu ezin diren zaintza lanetan dihardutenak.
Hamaika aldarri. Greba “elkartasun” keinu gisa deskribatu dute. Izan ere, deialdia gutxieneko soldataren igoerak bultzatu arren, egungo testuinguruak “hamaika arrazoi gehitzeko aukera” ematen duelako: “Etxebizitzen prezioek gora egiten jarraitzen dute, eta esku hartze bakarra errentisten mesedetan egiten da; zerbitzu publikoen eraispn isila eta etengabea bizi dugu; pentsioetan, soldatetan bezala, sexu-generoak arrakala betikotzen jarraitzen du; eskubideen murrizketak justifikatzen ditute, batzuk urrunegi joan omen direlako. Krisi ekonomikoa ere areagotzen ari da eta langileok urtero gure lanpostuetan gaixotu eta hil egiten gara patronalaren utzikeria dela eta”. Ā
Boteregunea langileak Ā«desberdinen aurkako gerranĀ» sartu nahian badabil ere, “amua irensten ez dutelaĀ» aldarrikatu dute herritarrek: Ā«Bakarrik eta beldurtuta nahi gaituztenen aurrean, mezu argia gaurkoan: elkarrekin eta borroka egiteko prest aurkituko gaituzueĀ». Hala, greba orokorrak Ā«garaipen berrien atea irekitzekoĀ» balioko duela aldarrikatu dute, gutxieneko soldata Euskal Herrian erabakitzeak mila langileren diru sarreretan zuzenean egingo lukeelako: Ā«Lantokietan, kalean, etxean eta edonon, jarrai dezagun borrokan”.
Deialdi ezberdinak. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak ere bat egin du deialdiagaz, egungo egoera langile klasearen “bizi eta lan baldintzen okertze orokortuak” markatzen duelako. Horren aurrean, langilea borrokarako subjektu gisa antolatu eta sozialismoaren aldeko perspektiba politikoa indartzea “ezinbestekoa” dela nabarmendu dute, greba orokorra “borroka hedatzeko tresna” gisa ulertuta. Horregatik, hiriburuetan manifestazioak deitu dituzte beste sindikatu eta eragile batzuekin.
Azpimarratu dutenez, “gero eta ohikoagoak” diren lan gatazka, enpresen itxiera eta kaleratzeen atzean enpresari handien interesak daude, eta gaurko eguna “kapitalaren eta oligarkiaren interesak jogumak jartzeko eguna” izan da. Izan ere, “burgesiaren esku pribatuetan pilatutako aberastasunaren sozializazioa” da langileen ongizatea bermatzeko baldintza.
Era berean, langile klasearen pobretzea eta estatuen “joera autoritarioa” elkarri lotuta daudela zehaztu dute: “Kapitalismoaren krisi egoeran estatu aparatuak gero eta joera autoritarioagoak hartzen ari dira, kapitalaren interesak babesteko”. Europar Batasuna bezalako “instituzio kapitalisten mandatuak” ere kritikatu dituzte, horiek ezarritako politika ekonomiko eta militarrek langile sektoarengan eragin zuzena dutela uste baitute.
Greba Orokorragaz bat eginik ere, antolakunde sozialistatik azken urteetan zabaldu den greba ereduaren inguruko kezka adierazi dute, “askotan greba deialdiak sindikatuen zuzendaritzen artean adosten” direlako eta gero langileak grebara deitzen direlako. Uste dute jarduteko modu horrek “langile klasearen zati handi batean nahasmendua eta desatxikipena” eragiten dituela, langileak ez baitira antolakuntzaren parte aktibo sentitzen; hala, greba orokorrek langile klasearen antolakuntza eta erabakimena hedatzeko balio behar dutela defendatu dute eta, ondorioz, greba deialdien prestaketan zein emaitzen inguruko eztabaidetan langile mugimendu antolatuak Ā«protagonismo handiagoaĀ» izan beharko lukeela.
Goizean gozetik, kalean. 05:00etan abiatu dira lehen piketeak. Lea-Artibain hainbat herritatik batu ziren grebalariak Gardotzako industriagunera hurbildu dira lehenik, baina lantegi gehienak itxita aurkitu dituzte. Ondorioz, Markina-Xemeinen elkartu eta Etxebarriko industriaguneetara jo dute.Ā
Goizak aurrera egin ahala, Markina-Xemeinen eskualdeko dozenaka lagun elkartu dira berriro eta herriko biribilgunea hartu dute, errepidea moztuz eta une batez zirkulazioa etenez. Segituan bertaratu da Ertzaintza eta bi grebalari identifikatu ditu. Grebalariek goizean kale giroa “ohikoa baino lasaiagoa” izan zela nabarmendu dute, jarduera ekonomikoaren geldialdia “nabarmena” izan baita.
Hiriburuetako mobilizaioen ostean, herrietara itzuli dira grebalariak, eta bertan, mobilizazioak egin dituzteherriz herri.Ā
Jarraipen Ā«zabalaĀ». LAB sindikatuak helarazitako datuen arabera, grebak jarraipen “handia” izan du Lea-Artibain eta Busturialdean. Markina-Xemeinen %90eko eragina izan du, Etxebarrin eta Aulestin %80koa, eta Ondarroan eta Lekeition ia erabatekoa izan da. Gernika-Lumon, ostera, %60 ingurukoa izan du, eta Bermeon %70ekoa.Ā
Enpresa eta lantoki askotan jarraipena “oso zabala” izan dela jakinarazi dute sindikatuetaik. Ortiz, Kaulabak, Kautobe edo Lekoizpe bezalako enpresetan %100eko jarraipena izan du grebak, eta beste askotan %70etik gorakoa. Kooperatiben kasuan ere, Cikautxo eta Kide bezalako enpresetan jarduera etenda egon da, aurretik egindako bozketen ondorioz.Ā
Zerbitzu publikoetan ere eragina izan du grebak; hainbat udaletan %70 inguruko jarraipenarekin, nahiz eta kasu batzuetan jarraipena “txikiagoa” izan den.Ā