'Bate-batea, andrak!' dokumentalaren aurkezpena egin dute Ondarroan
Andrak Erramutan talde feministak Ondarroa-Bilbo-Ondarroa erronkatik sortutako ikus-entzunezkoaren emanaldia egin zuen zapatuan [martxoak 14], Kofradia Zaharrean
Andrak Erramutan taldeko kideak dokumentalaren aurkezpeneanAndrak Erramutan 2025eko uztailean egindako Ondarroa-Bilbo-Ondarroa erronkatik sortutako ikus-entzunezkoa proiektatzeko bi saio egin zituzten joan den zapatuan [martxoak 14]. Kofradia Zaharrean egin zuten ‘Bate-batea, andrak!‘ dokumentalaren aurkezpena, eta bertan egon ziren Andrak Erramutan talde feministako kideak, ikusleekin bizitako guztia partekatzeko. “Kirol jarduera baten bueltan adineko emakumeak elkartzeak duen indarra” nabarmendu zuten, eta ikusleen aurrean erakutsi ahal izan zuten atzetik egindako lan guztia eta proiektu honek dakartzan zaintza, kontziliazioa eta taldean egindako bidea.