Gazte Topagunera begira, matxan daude Ondarroako gazteak
Gaztetxean batu ziren Ezker Abertzaleko gazte antolakundeko kideak joan den zapatuan [martxoak 14]. Jolas, musika eta bertso artean egin zuten Gazte Topaguneko aurkezpena.
Ondarroako Ernaiko kideak bertso afarianOndarroako Ernai Apirilaren 2tik 5era bitartean Abadiñon egingo den Gazte Topaguneko aurkezpena egin zuen Ondarroako Ernaik zapatuan [martxoak 14]. Gazte independistek 18:00etan eman zioten hasiera egitarauari gaztetxean. Mojito eskaintzarekin batera, Gazte Topagunearen aurkezpena egin zuten, eta aurreikusitakoa jarraiki eta seretzera begira, jolasak ere izan zituzten. Horren ostean, Haizea Telleriak eta Enara Gallastegik izan zuten bertso afaria girotzeko ardura. Gaua hurbildu hala, DJ Puntxek jarritako musika izan zuten gazteek.