Gollebar Jai Alai taldeak Karenka elkartearekin bat egin du
Gollebar Jai Alai Taldea, Karenka elkartea eta Ziortza-Bolibarko herritarrakZiortza-Bolibarko Udala Gollebar Jai Alai Taldeak 800 euroko dohaintza egin dio Karenka elkarteari, dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala duten, seme-alabak dituzten familien jardunari laguntza eskainiz. Herritar asko bertaratu ziren elkartasuna erakusteko, eta norbanako bakoitzak bere ekarpena egin zuen kamisetak, jertseak erosiz eta zozketan parte hartuz.