2022. urteko HITZAren hormako eta mahaiganeko egutegian agertuko dira argazki irabazleak.
PARTE HARTZEKO EPEA:
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra.
GAIA:
Gaia edozein izan daiteke, baina lana originala, eskualdean ateratakoa eta beste inon argitaratu gabea izan behar da; eta beste lehiaketa batean saritu gabea.
FORMATUA:
Argazkiak JPG eta PNG formatuan aurkeztuko dira, eta gutxienez, 800 Kb-ko pisua izan beharko du. Gero paperean inprimatzeko kalitate onean beharko da.
LAN KOPURUA:
Parte hartzaile bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango du. Eskualde bakarrean parte hartu ahal izango da.
BOZKA EMATEKO EPEA:
Irailaren 1etik irailaren 10era.
ARGAZKI IRABAZLEAK:
Irailaren 14an argitaratuko dira.
SARITUAK:
12 saritu izango dira: Epaimahaiak aukeratutako Busturialdeko 5 eta Lea-Artibai eta Mutrikuko beste 5 argazki izango dira. Eta beste biak webguneko bozken bidez erabakiko dira, eskualde bakoitzeko bana.
SARIAK:
– Argazki dendek eskainita, 12 sarituei nahi duten argazkia formatu zurrunean inprimatuko zaie; 30 x40 zmko euskarri gogorrean, alegia.
– HITZAKIDE DIGITALAren urteko harpidetza.
– 2022. urteko HITZAren egutegiak: hormakoa eta mahai gainekoa.
EPAIMAHAIKIDEAK:
– Mari Karmen Moreno (IKU argazkiak – Markina-Xemein).
– Yolanda Eizagirre (KLIK KLAK – Ondarroa).
– Benat Bonilla (BONILLA – Gernika-Lumo eta Bermeo).
Epaimahaiak desertu itxi dezake saria.



