National Geographic-ek Euskal Kostaldeko Geoparkearen irudi bat aukeratu zuen astelehenean webguneko
Eguneko argazkia (
Photo of the day) atalerako. Hain zuzen ere, M. Subirats argazkilariak Deban ateratako irudia da argitalpen ospetsuak aukeratutakoa.
Eguneko argazkia atal horretan mundu osoko argazkirik ikusgarrienak sartzen ditu National Geographic-ek. “Argazkiak flyscharen edertasuna erakusten du, eta azpian irakur daitekeen testuak euskal kostaldean ditugun paisaia ikusgarriak aipatzen ditu”, azaldu dute Geoparkeko ordezkariek. Zehatz esateko, ondokoa dio testuak: “Itsasora zuzenean erortzen diren labar hauetan Lurraren milioika urtetako historia irakur daiteke”.
IKUSI ARGAZKIA National Geographic-en webgunean
National Geographic-ek aukeratutako irudia. Argazkia: M. Subirats